Tres mujeres sonriendo en el cesped

Diziplinarteko bulegoa

Pertsona bakoitzak bizitzan zehar dituen momentuko premiei erantzun ahal izateko laguntzera bideratutako diziplinarteko taldea gara. Norbanakoak bere bidea egin dezan, bere baliabideak aurkiaraztea eta horiek sustatzea da gure eginkizuna.

Hauek dira gure zerbitzuak

Una psicologa atendiendo a una paciente

Psikologia Helduak

Itzul zaitez zure orekara, itzul zaitez zuregana.

icono figura geometrica

Psikoterapia prozesuaren bidez gure esentziarekin konektatzea bilatzen dugu, gure bizitzarako baliabide eta gaitasun propioak ezagutuz ongizate handiagoarekin bizitzeko.

una sesión de psicología con figuras de juguete y una niña

Haur zein gazteen psikologia

Espazio seguruak sortu.

icono figura geometrica

Haur eta gazteen psikoterapiak espazio seguruak eskaintzen ditu, haurrek eta gazteek beren barne-mundua adieraz dezaten, beren bizipenak lantzen eta integratzen laguntzeko eta ongizate handiagoa lortzeko.

Ikaskuntza-prozesuak hobetzea.

icono figura geometrica

Pedagogian, eskola-adineko haur eta nerabeekin lan egiten dugu, beren ikaskuntzaren garapenean zailtasunak dituztenekin.

Ahozko eta idatzizko komunikazio-prozesuak hobetzea.

icono figura geometrica

Logopedian, ahozko edo idatzizko komunikazioa garatzeko zailtasunak dituzten eskola-adineko haur eta nerabeekin lan egiten dugu.

Sesión de logopedia, unas manos con unas piezas de madera

Haur zein nerabeen neuropsikologia

Estimulazio kognitibo espezializatua.

icono figura geometrica

Goi-mailako prozesu kognitiboak ebaluatzea eta esku hartzea, zailtasunen aurrean hobeto egokitzeko.

sesión de Psicomotricidad Relacional, una especialista jugando con una niña

Psikomotrizitate erlazionala

"Jolastea da inkontzientearen adierazpen gorena". Andre Lapierre

icono figura geometrica

Jolasaren bidez, haurrekin eta haien barne-munduarekin konekta gaitezke, haien beharrak, nahiak eta emozioak ulertzeko aukera emanez, eta, horrela, haien garapen integrala sustatu.

Hau da gure lan egiteko modua

Zure ongizatea hobetzeko konpromisoz eta arduraz lanean arituko den diziplinarteko taldea gara: entzungo zaitugu eta zure bidean laguntzeko prest gaude.

Entzungo zaitugu

icono figura geometrica

Pertsona, familia eta haur bakoitza ezberdina denez,  berezko premia zein egoerak ditu. Kasu bakoitza ezagutu ahal izateko profesional egokienarekin lehen elkarrizketa bat egiten dugu, zu entzun ahal izateko eta eta zure kasurako lagungarria den proposamen bat aurkezteko prest gaude.

Tres mujeres reunidas en una mesa

Zuregana egokitzen gara

icono figura geometrica

Zure premietan oinarrituta eta bilerak egiten ditugun heinean, planteatutako helburuak betetzeko plan bat egiten dugu.

una mujer enseñando una letra de madera a una niña

Elkarrekin egingo dugu lan

icono figura geometrica

Osasun zein hezkuntza arloko profesionalekin elkarlanean gauden diziplinarteko taldea gara. Familiaren inplikazioa eta hezkuntza zentroaren esku-hartzea funtsezkotzat jotzen dugu.Modu honetara, laguntzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak ditugu eskuragarri.

tres mujeres sonrientes en un parque con árboles

Gurekin harremanetan jarri

24 ordu baino gutxiagoan erantzungo dizugu

Deitu edo idatziguzu, zu ezagutzeko eta edozein zalantza argitzeko prest egongo gara.

icono flecha hacia arriba