PEDAGOGÍA
PEDAGOGÍA
Ikaskuntza – nahasmenduek modu egokian ikastea baldintzatu edo galarazten dute. Faktore bat baino gehiago egon daitezke bakoitzaren gaitasunak, trebetasunak eta ikasbideak zuzenean jasotzea ekiditen dutenak. Ikasteko zailtasun hauei pedagogiaren bidez heltzen diogu Zubimusun.
Ikasteko garaian zailtasunak dituzten haur zein gazteentzat egiten dugu lana, baita guraso zein irakasleei orientazioa eskaini ere.
Helburuak
Ikaslearen adina, ikasketa maila, gaitasunak eta zailtasunak kontuan hartuta, bere ikaskuntza sustatu edo bultzatzea da gure helburua. Guraso eta irakasleekin batera, baliabide pedagogiko zein pertsonalizatuak erabiltzen ditugu hezkuntza prozesu osoan zehar laguntzeko.
Lehenengo gurasoekin elkarrizketa bat egiten dugu non euren kezkak entzun eta kasua ezagutzeko beharrezko informazioa biltzen dugun. Gainera,premia ikusiz gero, diagnostiko-pedagogiako froga batzuk ere egiten ditugu.
Behin ikasketa prozesuan ikasleak dituen zailtasunen arrazoiak ezagututa eta egindako proben emaitzak aterata gurasoeie jakinarazten zaizkie. Halaber, ezarritako helburuak lortzeko esku-hartze pertsonalizatu bat planteatzen dugu.
Gure Donostiako bulegoan ingurune zein lan talde egokia dugu ikerketa pertsonalizatu bat egiteaz gain, bakarkako esku-hartzearen bidez helburuen programazio bat diseinatzeko.