AULA
AULA
Zubimusun test aurreratu bat eskaintzen dugu, errealitate birtualaren bidez prozesu atenzionalak ebaluatzeko.
Nesplora Aula arreta ebaluatzeko test aurreratu bat da, eta errealitate birtualeko betaurrekoak erabiltzen ditu eskola klase bat simulatzeko. Betaurreko eta entzungailu horiei esker, pertsona gela batean murgiltzen da, eta bertan bere arreta ebaluatzen duten lanak egin behar izaten ditu.
Tresnak estimuluen erantzunak nahiz buruaren mugimenduak erregistratzen ditu betaurrekoen sentsoreen bidez. Test honek arreta eta mugimendu osoko profil kognitiboa eskaintzen digu.
NESPLORA sistema da errealitate birtualeko inguruneetan ebaluazioko test neuropsikologikoen aukera ematen dizun munduko lehen online plataforma.