PSIKOLOGIA
HAUR ETA GAZTEENTZAKO
PSIKOLOGIA
HAUR ETA GAZTEENTZAKO
Norbanako bakoitzaren adin eta garapen momentura egokitu beharra du psikoterapiak, horregatik haurrek eta nerabeek eurei espresuki zuzendutako esku hartze jakin bat behar dute, helduen psikoterapiatik aldentzen dena.
Kontsultara bertaratzeko arrazoiak askotarikoak izan daitezke, baina arrazoi horiek guztiak helburu amankomun bat dute: pertsonak gaur duen ongizatea hobetzea edota etorkizuneko arazoak saihestea.
Helburuak
Haur eta gazteei espazio seguru bat bermatu nahi diegu non euren egunerokoan eragiten duten bizipenak adierazi eta bizipenak lantzeko aukera edukiko duten. Honi esker, modu egokian lagunduko diegu eta ongizate emozional handiago bat eskuratuko dute.
Prozesu terapeutiko guztiak erabat pertsonalizatuak dira eta norbanako bakoitzaren beharretara egokitzen ditugu. Adina eta premiak kontuan hartuz beraz, askotariko baliabideak erabili ditzakegu.
Adin txikikoenekin, jolasa eta espresioa espontaneoa izango dira gehien erabiliko ditugun jarduerak. Era berean, helduen - bai guraso eta tutore – kolaborazioa eta partaidetza aktiboa funtsezkoak dira prozesuaren garapen zuzenerako.
Nerabezaroan sartzearekin batera, esparru terapeutikoak datozkigun erronkei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkigu. Autoezagutza, emozioak kudeatzeko erremintak eta laguntza egokia izatea izango dira hazkuntza pertsonal baterako gakoak.
Zubimusun lan talde zein baliabide egokiak ditugu eskura eta bizitzaren etapa honetan ongizate hobe bat lortzeko lagunduko dizugu.