TALDEA
TALDEA
Azken 20 urteetan, maitasunez, errespetuz eta gogoz arduratu gara psikologiaz eta hezkuntzaz.
Esperientziak erakutsi digu lana eginez bizitzak ezarritako oztopoak gainditu daitezkeela.
Pedagogia beti izan da nire bizitzaren parte eta horregatik Pedagogia eta Lehen Hezkuntzako irakasle-ikasketak burutu nituen. Pedagogia definitzeko eskatuko bazenidate, bidean zehar lagun duzun eta segurtasuna ematen dizun eskua dela esango nuke. Hori dela eta, nire lana haur zein nerabeen ikasketa prozesuan babesa ematea da.
Bakoitzaren izaerak zein bere inguruan bizitako egoerek gainerakoengandik ezberdintzen du norbanakoa eta pertsona bakarra egiten du. Egoera hauek mesedegarri dira batzuetan baina beste batzuetan ez. Ikaskuntzaren garapenean zailtasunak izateak ez du adimen urriagoa izatearekin loturarik beste faktore batzuekin baizik, hala nola, ingurumenekoak, gestazionalak, edo oinarri genetikoko neurogarapenaren aldaketak. Pedagogiaren bitartez, honetan dihardut lanean azkeneko 25 urteetan. Errespetuz eta maitasun osoz gazte eta nerabeei laguntzen diet euren ikasketa garapenean.