Mujer sonriendo y jugando con una niña

Entumen eta hizkuntza

Ikasketeen garapena oztopatu dezaketen  ahozko zein idatzizko hizkuntzan eman daitezkeen nahasmenduak zuzentzen ditugu (irakurketa eta idazketa).

Juego de mesa y manos

Nori zuzenduta dago?

Ahoz eta idatzizko hizkuntza eskuratu eta erabiltzeko zailtasunak dituzten haur eta nerabeekin lan egiten dugu Zubimusun.

Honako ezaugarriren bat duten haur eta nerabeen hizkuntza zein hizkerako nahasmenduen errehabilitazioa:

    • Adimen gaitasun handiak
    • Adimen desgaitasuna
    • Arreta gabezia eta hiperaktibitateea(ADHN)
    • Autismoaren espektroko nahastea
    • Ikasketarekin lotutako nahasmendu zehatzak (dislexia, disgrafia, diskalkulia)
Juego de cartas

Helburuak

Zer proposatzen dugu?

Batzuetan, hizkuntza zein hizkeraren ikaskuntza, garapena, egoki mintzatu eta ulertzeko gaitasuna izatea ez da erraza; izan ere,  zailtasun eta aldaketa ugari eman daitezke ahozko zein idatzizko hizkuntzan. Zubimusun osatzen dugun lan taldearen esperientziari esker ahalik eta ondoen mintzatu eta ulertzeko beharrezkoa den konfiantza eskuratzeko teknikak erabiltzen ditugu

Hauek dira esku-hartze helburuak:

    • Haur eta nerabeen zailtasunak identifikatu
    • Bakarkako baliabide pedagogiko-logopedikoen bidez esku-hartu
    • Hezkuntza prozesuan zehar ikasleari lagundu
    • Guraso zein irakasleei aholkuak eman
Mujer sonriendo y jugando con una niña con una carta

Zertan datza esku-hartzea?

Lehendabizi gurasoekin elkarrizketa bat izaten dugu beraien kezkak ezagutu eta ulertzeko.

Donostian dugun bulegoan ingurune zein talde aproposa dugu haurren gaitasunak ezagutuko dituen balorazio bat egiteko. Honela, zailtasunaren jatorriaz jabetuko gara eta esku-hartzearen bidez ezarritako helburuak erdiesteko programazioa burutuko dugu.

Juego de mesa y manos

Gurekin harremanetan jarri

24 ordu baino gutxiagoan erantzungo dizugu

Deitu edo idatziguzu, zu ezagutzeko eta edozein zalantza argitzeko prest egongo gara.

icono flecha hacia arriba